Berrizko Udala

Berrizko Udalak, memoria historikoaren garrantziaz jabeturik, urteak daramatza ikerketa lanetan, Berrizko ohitura, historia eta bizipenei dagokien guztia biltzeko asmoarekin. Ibilbide horretan, hainbat elkarrizketa eta grabazio egin dizkiegu herriko adinekoei eta www.ahotsak.eus eta www.herriondarea.eus webguneetan jasotzen da ahozko ondare hau. Eta, gainera, dibulgazio-materialaren edizioa (liburuak, unitate didaktikoak eta bideoak), hala nola "Antxinako Berriz. Bizimodua eta ohiturak "," Arrierreka, uraren indarra "," Baserria, gure zuztarrak ezagutzen "," Oizko errotarri-harrobiak "," Metalez eta ekinez hazia "," Kantu bilduma "," Berrizko jolasak "," Aspaldiko ogibideak ".... Eta baita argazki zaharrak jaso eta digitalizatu/katalogatu ere, orri honetan kontsultatu ahal izango dituzuenak eta artxibo historikoko dokumentu batzuen digitalizazioa; besteak beste, 1800. urtetik aurrerako dekretuen liburua, 1604. urtetik aurrerako eskrituren inbentarioa eta 1643ko Elizateko Ospitaleko kontu liburua (Udalaren web orrian ikusgai).

Berrizko argazkiak ikusi

Gipuzkoako Orokorra

Gipuzkoako Artxibo Orokorra (AGG-GAO) Gipuzkoako Lurralde Historikoko gobernu erakundeen artxibo historikoa da: Batzar Nagusiak eta Foru Aldundia. Organikoki, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren mende dago, eta Kultura Zuzendaritza Nagusiaren barruan, Ondare Historiko-Artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzuaren atalean.

Berrizko argazkiak ikusi

Gerediaga Artxiboa

Durangaldea lan esparru duen elkartea da baina Euskal Herri osora zabaldu eta hedatzen diren ekimenak ere tarteka burutzen ditu. Adibiderik, garbiena, Durangoko Azoka bera da.
1965. urtean sortu zen elkartea, eskualdetasuna aldarrikatzeko beharrizana ikusi zutelako eta gertuko ondare historikoa zein kulturala - galduta zegoena - berreskuratu eta zaindu beharra zegoela sinistuta. Gaur egun Durangaldeko ondareari dagokionez, zaindu, ikertu eta zabaldu dira elkartearen hiru zutabe nagusiak. 400 bazkidez osotutako elkartea da eta zeregin horretan 10 lagunez osotutako zuzendaritza batzordeak dihardu.

Berrizko argazkiak ikusi

Labayru Fundazioa Artxiboa

Labayru Fundazioa 1977an sortu zan, euskal kultura ondarea ikertu, bultzatu eta gizarteratzeko asmoaz. Helburu zabal horri erantzun guran, hainbat arlo lantzen ditu, ikerketa edo zabalkunde mailan: irakaskuntza, itzulpengintza, herri-ondarearen bilketa, euskeraren erabileraren normalizazino planak, etnografia, lexikografia…Kulturgintza guzti horren osagarri garrantzitsua da Ander Manterola Euskal Biblioteka, Euskal Herriari eta hizkuntzari jagokezan gaien ondare aberatsa gordeten dauena: liburutegia, hemeroteka, argazki-artxiboa, ikus-entzunezkoak.
Labayru Fundazioa bizkaiera idatziaren arautze, ikertze eta bultzatze lanetan erreferentziazko erakundea da: corpusak batzen eta lantzen, jarraibideak emoten, lan didaktikoak sortzen eta irakasten.

Berrizko argazkiak ikusi