ONGI ETORRI! Zer eskaintzen du Berriz iruditan webguneak? ONGI ETORRI!
Zer eskaintzen du Berriz iruditan webguneak?

Bere funtzio nagusia argazkien erakusleiho historikoa izatea da. Herritarren, argazkilari profesionalen, erakundeen eta elkarteen lankidetzari esker bildu ahal izan diren gai desberdinetako argazki guztiak artxibatzea eta kontsultatzea. Bertan, XIX. mendean lortutako lehen argazkietatik hasi eta XXI. mendeko ingurune digitalean ateratakoak aurkituko ditugu. Baina egitasmo hau ez da mugatzen argazkiak biltzera eta artxibatzera. Berrizko iraganaren eta orainaren irudi bizia sortu eta osatu nahi dugu, erabiltzaileen eta Berrizko Udalaren arteko lankidetzan; dakiguna eta daukaguna, gure arbasoei zor diegulako.

Berrizen iruditan webgunean aurkituko dituzun argazki eta eduki orokorrek berez, Creative Commons lizentzia dakarte. Xehetasun gehiago, erabileraren arau eta baldintzetan.

Gure historia